2014(e)ko otsailaren 24(a), astelehena

JOSU LOIDI: ASTOA ETA TXAKURRA

TAREK. ALEGIA KONTATZEN


UXUE ZURIARRAIN. ALEGIA KONTATZEN


ANE ESNAOLA ALEGIA KONTATZEN


ANE CAMARERO ALEGIA KONTATZEN


2014(e)ko otsailaren 17(a), astelehena

ALAITZ ARTOLA: Zikoina, txantxangorria eta birigarroa

ZIKOINA, TXANTXANGORRIA ETA BIRIGARROA

Apirileko egun lasai batez, zikoina, bere urteroko txokora iritsi zen. Zikoina, igo zen kanpandorre gainean zeukan habiara eta lasai etzan zen paisaiari begira, egindako ibilbide luzearen ondoren, nekaturik baitzegoen. Ortzi-mugako mendiei begira zegoela, oharkabean, kanpandorre ondoko zuhaitz zaharreko zirrikitu batean txantxangorri bat pausatu zen, bere habia prestatzeko asmoz. Txantxangorri lirain hura, dotorea zen benetan, bere papar gorri eta guzti. Oso saiatua zen, gainera. Ikusi egin behar zen zer nolako trebeziaz eraiki zuen bere habia, azkar gainera!
Txantxangorri hura inoiz ikusi ez zuenez habia prestatzen, hala esan zion:
-Aizu, txantxangorri! Zure lehenengo aldia izango da habia prestatzen duzuna, ezta?
-Bai, hala da. Leku egokia aurkitzen saiatu naiz eta hau asko gustatu zait. Toki apala eta atsegina da.
-Bai, arrazoi duzu, baina kontuz ibili behar duzu kukuarekin, urtero gerturatzen da inguru hauetara eta!
-Eta? Zergatik izan behar diot beldurra kukuari?
-Kukua oso alperra da, eta bizkorra! Tentuz ibiltzen ez den edonoren habian jartzen ditu bere arrautzak eta han daudenak lurrera bota! Batere lanik egin gabe eta “ku-ku,ku-ku” hara eta hona ibili ondoren bere kumeak aurrera ateratzen dira txori koitaduari esker.
-A, bai? Saiatuko naiz horrelakorik gerta ez dakidan! Bai horixe! Eta eskerrik asko zure aholkuarengatik!
Berriketaldi hura amaitu eta laster non agertu zen, birigarro pinpirin eta saltari bat mokoan adartxo bat zuela! Hark ere asmo berdinak zituen, nonbait! Haritz eder bateko okil-zulo abandonatu batean egitea erabaki zuen bere kumeen etxetxoa izango zena.
Konturatu bezain laster, txantxangorria etorri zitzaion berria ematera:
-Aizu, kontuz ibili behar dugu! Zikoinak esan didanez, urtero etortzen omen da kuku zahar eta maltzur bat gure kontura kumeak aurrera atera nahirik. Ibil zaitez tentuz, ondo zaindu beharko ditugu geure habiak hemendik aurrera!

Birigarroak, gaztea ez ezik, txoriburu samarra zenez, ez zion garrantzirik eman txantxangorriak esandakoari eta honela erantzun zion:
-Kuku zahar hori agertzen bada, nire atzaparrekin bidaliko dut! Jajajaja!

Errun zituzten arrautzak, eta txantxangorria gogoz ari zen saiatzen dena ondo atera zedin, begirik kendu gabe bere habiari. Mokadutxoa egiteko habia uzten zuenean ere, ez zen urrunegi joaten badaezpada. Birigarroa, aldiz, lasai ibiltzen zen hara eta hona, burugabe!

Astebete igarotzerako, etorri zen kuku zaharra. Hasieran, urruti samar entzuten ziren kukuaren kantu hotsak, baina geroz eta ozenago eta garbiago entzuten hasi ziren.
Egun batean, txantxangorriak inguru haietan sumatu zuen kukua. Ez zuen oharkabean harrapatu txantxangorria, baina bai birigarroa, heldu zenean habiatik kanpo baitzen. Kukuak ez zuen denborarik galdu eta birigarroaren arrautza bat habiatik atera ondoren berea jarri zuen bertan. Hegan alde egin zuen birigarroa etortzerako.
Birigarroa etorri zenean, txantxangorriak gertatutakoa kontatu zion, baina birigarro axolagabeak ez zion oraingoan ere kasurik egin eta berean jarraitu zuen.
-Zergatik esaten didazu hau, nire arrautzak zureak baina handiagoak eta ederragoak direlako? Jajajaja! Inbidia didazu, ezta?
Denbora gehiegi ematen zuen bere buruari begira eta bere gutiziak betetzen.
Bere denbora egin eta arrautzak pitzatzen hasi ziren. Hiru txantxangorri-kume jaio ziren kabi batean. Bestean, bi birigarro. Ondorengo egunean, falta zen arrautza kraskatu eta kuku-kume bat jaio zen. Besteak baino handiagoa zen, noski, eta bi birigarro txikiak habiatik bota zituen berehala.

Birigarro ama etorri zenean, kume bakarrarekin egin zuen topo, kukuarekin. Baina berea zelakoan jana eman eta eman aritu zitzaion, hau ere galdu nahi ez zuelako, besteei zer gertatu ote zitzaien pentsatuz, harriturik eta triste.

Hurrengo egunean berriro ere txantxangorriarekin hitz egin zuen eta honek, guzti guztia argitu zion. Zikoinak guztia baieztatu zion burua gora eta behera mugituz. Horrela konturatu zen gertatutakoaz eta bere jokaeraren ondorioez.
-Arrazoia zenuen, lagun! Ez nizun kasurik egin, baina zin degizut hemendik aurrera arduratsuagoa eta langileagoa izango naizela. Hurrenarte! Ondo segi!

Eta zikoinak eta txantxangorriak birigarroa agurtu eta hegan nola alde egin zuen ikusi zuten.

Izan arduratsu betebeharrekiko eta kasu egin lagun onen aholkuei”

Egilea: Alaitz Artola Ormazabal
1.B



2014(e)ko otsailaren 16(a), igandea

GORKA BELOKI: oiloa eta azeria


OILOA ETA AZERIA

      Behin batean baziren oiloa eta azeria,  oiloa potoloa handia eta arrautzarik handienak egiten zituena zen , baina jana ikusten zuenean arrautzak utzi eta jatera joaten zen, eta horrelakoak ziren oilo guztiak. Oilarra  dotorea beltza eta luma batzuk zuriak zituena zen. Azeria berriz neska zen eta makilatu egiten zen egunero,azeria, oso zitala zen eta bakarrik bizitzen zen.  Azeria bakarrik bizi zen baina hala ere pozik korrika apaintzen, ile apaindegikoa izango balitz bezala bere burua apaintzen zuen. Azeriak Josefina izena zuen eta oilo guztiak Joxepa izena zuten.                                                                                                                                                        

 

Egun batean, azeria  gosez zegoen, eta jan bila baserri batera joan zen. Baserrian oiloak zeuden eta jateko prest zegoen, azeriak oilo bat jan zuen baina beste oiloa jandakoan, oilo guztiak azeriaren kontra jarri ziren.Oilo bat egin zuen lagun,azeriak eta plan bat zuen oiloak  jateko, txoko batera heraman eta jan egin zuen, eta ezkutuan jan zituen besteak ere, baina oilarra atera zen bizirik. Iluntzean oilarra beste oilarren bila joan zen azeria hiltzeko, eta lortu zuen oilarrak bilatzea.

Eta azeriarengana joan eta:

-Zergatik jan dituzu nire oiloak?-esan zuen oilarrak.

-Goseak nengoelako!-esan zuen azeriak.

 

Basoan hil nahi zuten azeria baina oso gogorra zen eta orduan itxura egin zuen azeriak. Azeria gorria zen eta odola zelakoan alde egin zuen oilar beltzak. Oilar beltzak esan zuen:

-Oso lan ona egin dugu oilarrak!

-Eskerrik asko!-esan zuten beste oilarrak.

 

Azeria enteratu zen zitalkeriak egiten zituela eta orduan pozik geratu zen eta bakarrik bizi zenez ez zegoen gustura, baina hala ere berarentzat  ilea eta makilatzea zen hoberena, eta horrelaxe bizi izan zen hil arte.

 

Batzuentzat gaiztoa izatea ez da ona baina ez baduzu lagunik edo eta gaizki portatzen bazara ez dizu asko inporta.

                                                                Egilea:Gorka Beloki   Alegia  1B

ALEJANDRO ROBLES: Elefantea eta inurria


ELEFANTEA ETA INURRIA


Baziren behin Donostian bizi ziren, elefante gris eta inurri beltz bat.Elefanteak oso etxe handia eta koloretsua zeukan.Inurriak berriz  txikia.Elefantea oso txintxoa zen aldiz inurriari lapurtzea asko gustatzen zitzaion.Elefantea handia ,potoloa eta bihotz onekoa zen,eta inurria berriz txikia eta maltzurra.Donostia  hiri handia zen eta jendetsua.Etxe altuak zituen eta hondartzak.Donostiako kale bateko izkin batean bazegoen denda bat oso handia,koloretsua  eta goxoki asko zituena.Inurriak ikusi eta denda horretara gerturatzen hasi zen.Eta hauxe esan zion:

-Eman hiru poltsa eta hogei goxoki mesedez...

Eta elefanteak gauzak hartu eta hauxe esan zion:

-Tori 5 euro dira.

inurriari ez zitzaizkion gustatu eta gozokiak bueltatu zizkion.(Elefanteak ez zuen dirua bueltatzen).Kartel bat bazeukan jarrita.Orduan inurria ondoan zegoen banku batera joan zen esertzea eta hamar minutu pasa eta gero berriz ere altxa egin zen.Baina hondartza ondoan zegoen denda eta inurria bainadorea jarri zuen eta pixka bat gozatzera joan zen hondartzara olatuekin jolastea.Hondartzan bi orduz egon zen inurria hondartzan eta gero denda alderantz joan zen.

Berriz ere erosten hasi zen eta beste bost euro gastatu arte beste goxoki batzuk erosten hasi zen eta dirua eman baino lehenago gauzak hartu eta korrika bizian hasi zen.Elefantea konturatu zenean bere atzetik korrika hasi zen.Donostia osoa korrika egin zuten eta azkenean elefanteak bere biziko korrika egin zuen eta harrapatu zuen eta elefanteak zapaldu egin zuen inurria.

Honek esan nahi du ez duzula lapurretarik egin behar eta gainera ondo begiratu behar duzula zer dagoen zure ondoan. 

Eder edo itsusi zein begiak ikusi.                 
 Egilea: Alejandro Robles Ortega                              

XIKER SEOANE: untxia eta azeria


UNTXIA ETA AZERIA


Udako egun polit batean, untxi tonto xamar bat Txindokira Joan behar zuen bere lengusuena baina, tonto xamarra zenez kontuz ibili behar zuela zekien inon ez erortzeko.

Bideari ekin  eta dena ondo zebilen, baina  orduan plisti-plasta entzun eta untxia behi kaka busti batean erori eta zikin- zikin eginda zegoen .Bost minutu ondoren  bidea bi zatitan egin zen, orduan, untxiak ondoan zegoen belazeko ardi beltz eta alai  bati galdetu zion:

-Nondik Joan behar da Untxili untxiaren etxera joateko?

-Ezkerrerantz hartu bidea.

Orduan untxiak ardiari kasu egin eta ezkerreko bidetik Joan zen.Geroxeago,berriz ere bidea zatitu zen eta txerri bati galdetu zion:

-Nongo bidetik Joan behar da Untxili untxiaren etxera joateko?

-Eskubirantz hartu eta hurrengo bide zatiduran eskuinerantz berriz ere.

Orduan untxiak kaso egin eta bidetik Joan zen eskubiko bidetik bi aldiz.Baina bazihoala txerri lokatzetan sartu zen deskuidatuta eta marroi marroi zegoen, hainbeste sator itsu baten antza zuela eta nora ezean zibilera. Ondoren azkeneko bide zatiduran azeri bat zegoen eta galdetu zion:

-Nongo bidetik Joan behar da untxiri untxiaren etxera joateko?

-Ezkerretik.

Baina orduan untxiak azeriaren aurpegia ikusi eta pentsatu zuen: Azeri onek gezurti itxura du, gehienak ala dute, baina onek askoz ere gehiago, ez diot kasu egingo.

Untxia eskuineko bidetik joan eta tiro Otsak entzun zituen eta ehiztariak ikusi ere, orduan batek hankatik eutsi zion eta esan zuen:

-Ori sator ederra harrapatu dudan, zakurrak afari ederra daukaten…

 baina azeriak ikusi eta untxiari lagundu zion.

Untxiak ezusteko handia hartu zuen eta esan zion:

-Barkatu azeri, ustenuen gezurtia zinela eta okerreko bidea esan behar zidazula gero jateko.

-Igual dio, denek azeriak gezurtitzat artzen gaituzte, baina gehienok ez gara horrela, itxurak igual dio.

Untxiak eskerrak emanez beraien lengusuen etxera gonbidatu zuen. Eta untxiaren lengusuak horrela esan zuen:

-Kaixo lengusu azer itxurak dituzun sator xelebre bat ematen duzu... Baina antxi azeriarekin zatoz eta… au bai dela azeri majoa konfiantzakoa duk, Txindokiko azeri txintxoena alegia.

Ordutik gero untxiak lezioa ikasi zuen:

Igual dio itxurak, barrukoak baizik.Itxuraz gaiztoa ematen badu ere bihotzez ona izan al da otsoak, azeriak ,putreak baita arranoak ere.

Itxuraz ez fio, bihotzaz baizik

Egilea:Xiker Seoane

 

SARA AMENABARRO: Txingurria eta kirkila


TXINGURRIA ETA KIRKILA

 

 

Behin batean txingurri bat eta kirkil batek belardi batean topo egin zuten . Txingurriak Bartolo izena zuen eta kirkilak Koxme . Belardi hura handia eta zabala zen eta animali asko bizi ziren bertan .

 

Denbora puska bat Hizketan egon ondoren , bakoitza bere kabia egiten hasi zen .

Bartolo oso bizkorra eta langilea zenez eta beti gauz guztiak ondo eginak egotea gustatzen zitzaionez , lurrazpian egin zuen kabia .

Koxme berriz alper xamarra zen eta ezertaz kezkatu gabe ,  hosto eta adar txikiz eginiko kabi ahul bat egin zuen ,  segituan bukatu zuen eta kantari hasi zen , hori baizen gehien gustatzen zitzaiona . Bitartean Bartolo  jo eta ke lanean ari zen .

Iluntzean Koxme lotara zihoala  bat-batean hontza handi  batek , katapun ! Bere kabia bota zuen . Kilkerra korrika hasi zen eta hontza bere atzetik segika . Halako batean txingurriaren etxera joatea bururatu zitzaion . Iritsi zenean ziztu batean sartu zen zulotik . Hontza ere sailatu zen , baina handiegia zenez ezin izan zuen eta alde egin zuen .

Txingurriak zer pasa zen galdetu zion kilkerrari eta kilkerrak pasatakoa kontatu zion .  -Hori pasatzen duk lan gutxi egiteagatik . - Esan zion txingurriak .

 

Alferkerian ibiltzen dena , gaizki ibiltzen da .

 

                                         Sara Amenabarro

EIDER ZUBELDIA: Behia eta amurraina


BEHIA ETA AMUARRAINA

 

Bazen behin behi handi eta makal bat, egunero bere barrutian belarra jaten egoten zena, ahin zen makala goizero bere amak etorri behar izaten zuela esnatzera, eta gainera beti berea egin behar zuen. Barrutia oso handia  eta  belarrez estalia egoten zen urtero. Baina, belaze haren ondoan bazen erreka bat eta han amuarrain bat bizi zen. Amuarraina oso bizkorra eta leuna, erreka berriz, estua eta ur askorekin. Bi animali horiek bizi ziren tokia zoragarria zen, mendi eta basoko zuhaitzen azpian baitzegoen.

 

Behin arratsalde eguzkitsu batean, behia belarra jan eta gero, errekara joan zen ura edatera, eta amuarrain bat ikusi zuen, baina ez zion jaramonik egin amuarrainari.

 

Hurrengo egunean ere joan zen, eta han zegoen berriz ere amuarraina, baina oraingoan lagunak egin ziren

-Arratsaldeon!-Esan zion amuarrainak behiari.

-Berdin!-Erantzun zion behiak.

-Zertan zabiltza?

-Ba hementxe hainbeste belar jan ondoren izugarrizko egarria sartu zait eta ur garden hau edatera etorri naiz.

Behiak horrela arratsaldero egiten zion kaso amuarrainari.

 

Baina behin behia pentsatzen jarri zen, ea ur azpian nola hartzen zuen arnasa, ezinezkoa zela. Beraz behia amuarraiarengana joan zen hitz egitera, eta honela esan zion:

 

-Aizu, amuarrain, ezinezkoa da ur azpian arnasa hartzea.

Ondoren amuarrainak honela esan zion:

-Aizu, behi, bakoitzak bere bizimodua du eta bakoitza diferente bizi da, zu ur azpian hil egingo zinateke, baina nik horrela bizi behar dut, eta ni kanpoan hil egingo nintzateke baina zuk horrela bizi behar duzu.

 

Orduan behiak ezetz eta ezetz esan zion, ezin zela ur azpian bizi, eta orduan haserretu egin zen eta berearekin segi zuen.

 

Dena da posible, eta norberak bere bizia du.

 

                                                                                              EGILEA:EIDER ZUBELDIA

SARA MENDEZ: Lehoia eta elefantea.


LEHOIA ETA ELEFANTEA

 

Baziren behin bi animali lehoia eta elefantea oso lagunak zirenak.Oihanean bizi ziren eta txikitatik elkar ezagutzen zuten.Lehoia oso arina eta flakoa zen elefantea berriz oso potoloa.Elefanteak pottol izena zuen eta lehoiak berriz azkar.

Udazken arratsalde batean elefantea etxetik ateratzen ari zela lehoia ikusi zuen zelai batean ziztu bizian pasatzen untxi baten atzetik eta galdetu zion:

-Aizu zergatik zoaz duzu hain azkar?-galdetu zion elefanteak                          

-Nik txikitatik egiten dut korri azkar oso arina naizelako.

Elefanteak erantzun hori entzunda etxera joan zen bere amari galdetzera ea zergatik berak ez zuen korri azkar egiten eta, amak esan  zion bera oso pisutsua zela.Orduan elefanteak pentsatu zuen gutxiago jatea lehoia bezalako flakoa jartzeko.

Hilabete bat pasa zen eta elefanteak lortu zuen flakatzea

Apirileko egunbatean lehoiarekin elkartu zen oihanean eta honela esan zion:

-Nahi al duzu nirekin lasterketa egin?-galdetu zion elefanteak irribarrez.

-Bale-erantzun zion lehoiak.

Lasterketa hasi zen baina hala ere lehoia zen azkarrena.

Elefanteak ez zeukan beste remdiorik .Ezin zuen ezer egin, haserretu eta oihaneko zelai berdetsuetatik alde egin zuen eta urte bat elkar ikusi gabe egon ziren.

Urtebete pasa zen eta elefantea oihanera bueltatu zen.Asko entrenatu zuen eta berriro lehoiari galdetu zion ea lasterketa egin nahi zuen berarekin eta lehoiak baietz esan zion.Lasterketa hasi zen eta hasieran lehoia zioan lehenengo baina bukaeran elefanteak aurreratu zuen eta elefanteak lortu zuen lehoia bezain azkarra izatea.

Honek esan nahi du ez dela besteotaz inbidiarik eduki behar bakoitza berearekin moldatu behar duela.

 

EGILEA:SARA MENDEZ 1B

2014(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

UXUE ZURIARRAIN: Belea eta kukua


BELEA ETA KUKUA

 

Udazkenean, egun haizetsu batez, basoz inguratutako soro eder batean, han zegoen belea artoa jan eta jan. Belea, ez zen gaiztoa, baina ez zitzaion batere gustatzen gauzak  beste norbaitekin banatzea. Bera,kanpotik, beltza zen, mokoa eta hankak berriz, eguzkia bezain horiak zituen, tamainaz nahiko handia zen.

Handik gertu, basoaren ertzean, bazen erreka garbi bat, bere ondoan lizar bat,  bertan kukua habia egiten ari zen, negua bertan pasatzeko. Habia egiten ari zen bitartean, kuku kuku, kantatzen zuen. Kukua txintxoa zen, baina ez zuen inoiz momentuan disfrutatzen, beti geroari begira. Kanpotik, oso txikia zen, elur bola bat bezala.

Kukuak, habia bukatu ondoren jan bila joan behar zuen, negua bero eta goserik gabe pasa zezan.

Jan bila, belea zegoen sorora joan zen, eta bertan egin zuen topo belearekin. Beleari ez zitzaion oso ongi iruditu, berak jaten zuen soro berdineko artoa jatea kukuak. Segundo pare bat pentsatzen egon ondoren, kukuarengana jo zuen:

-Kaixo kukua- esan zion beleak bekokia zimurturik zuela.

-Kaixo belea- orduan kukuak 

-Zer darabilzu paisaia hauetatik? – jarraitu zuen beleak.

-Negurako jana biltzen ari naiz- erantzun zion kukuak artoa biltzen ari zen bitartean.

Segituan beleak:

-Orduan, segi ezazu artoa biltzen - berriz ere bekokia zimurturik.

Bai, hori esan zuen beleak baina ez zen berak nahi zuena.

Geroxeago, kukuak jada arto gehiago hartu ezin zuenean, habiara abiatu zen artoa uztera.
Beleak atzetik segitu zion, artoa non uzten zuen jakiteko. Kukuak habian utzi zuen artoa, eta habian etzan zen, nekaturik zegoelako.        

 


Belea aho zabalik geratu zen, kukuaren habia ze toki ederrean zegoen ikusi ondoren, eta ikaragarrizko inbidia sentitu zuen.

Bera ere, aldameneko zuhaitz batean hasi zen habia egiten, baina, bukatzerako negua heldu zitzaion. Ondoren konturatu zen, aurrez ez zuela jateaz gain ezertaz pentsatu, eta orain ez zuela kukuak zuen babesa, baina arazoa ez zuela inbidiarekin konponduko.

Aurrerantzean, argi zuen, aurrez pentsatuko zuela bere jokaeraz eta ez geratu besteengan inbidiarekin.

 

Besteengan inbidia edukitzea txarra da, horrek arazoak sortze baititu.

 

2014(e)ko otsailaren 9(a), igandea

ENARA OTERMIN: Behia eta mandoa



Udako egun bero batean,baserrian mandoa jota ke lanean ari zen, astolanetan. Mandoa zuri-zuria zen bere belarri handiekin. Eta behia berriz lasai-lasai belarra jaten ari zen bere txekor txikiarekin. Txekorra beltza zen eta txikia, eta behia txuri beltza zen eta potzolo-potzoloa zegoen. Behiak nahiko jaten zuen baina mandoak ez, mandoa goseak zegoen, jabeak ez ziolako janik ematen.
Egun batean baserritarrak lastoa mendira eramateko eskatu zion mandoari. Eta mandoak behiari galdetu zion: - barkatu behia lagunduko al didazu lastoa mendira eramaten?
Eta behiak hauxe erantzun zion : - ez mandoa ni ederki nago nire belazean, hori zure lana da. - eta mando triste joan zen mendira.
Hurrengo egunean han non datorren baserritarra animaliaren bat hiltegira eramateko. Behiak ez zuen pentsatzen bera izango zenik baina baserritarrak Prantxiskari esan zion hiltegira joan behar zuela eta mandoari galdetu zion ea lagunduko zion. Mandoak ezetz esan  zion lehen ere behiak ez ziola lastoa mendira eramaten lagundu beraz ez ziola lagunduko.
Azkenean behia hiltegira eraman zuten eta mandoa lasai-lasai egon zen bere bizi osoan. Behia ez zegoelako eta nahiko janari ematen ziolako jabeak. Baserritarrak beste mando bat ekarri zuen bestea oso zaharra omen zegoen eta.
Ikaskizuna: Beti alferra izatea ez da ona, norbaitek laguntza eskatzen badizu laguntzea ondo egongo litzake, bestela besteek ez dizute lagunduko.

IZARO URKIRI: Astoa eta behia


ASTOA ETA BEHIA

 

Bazen behin, Bedaion baserri eta ukuilu txukun eta argitsu bat. Periko astoa eta Fernanda behia bizi ziren bertan. Fernanda, beti dotore  ibiltzen zen lazoak ipintzen eta musikaz gozatzen, gainera, egun guztia ukuilu barruan pasatzen zuen. Periko ordea, beti lanean ibiltzen zen eta txerri bat bezala bukatzen zuen zikin zikina egin da.

Neguko goiz eta elurtu batean, Periko ezinean zebilen lanean eta Fernandari laguntza eskatu zion.

-Fernanda!!  Lagunduko al zenidake fardo hauek eramaten?

-Ez, ederki nagok patxadan ukuilu barruan epel epelean, dotore. Horra atera ez gero zikin zikina bukatuko nikek.

-Ados, eskerrik asko ez laguntzeagatik, eskatu ezadan laguntzeko hurrengo batean eta ederki nagoela esango dinat.

-Nik zertarako eskatu behar diat hiri laguntza?

- Ez zekinat Fernanda, zertarako eskatu behar dinakean laguntza. Izan litekek, beste baserri batera eraman behar hauela. Ikusiko diagu.

Goiza horrela pasa ondoren, Perikok etxeko nagusiari entzun zion Fernanda hiltegira eraman behar zutela arratsaldean.

-Fernanda!!! Gure nagusiari entzun zioat gaur hiltegira eraman behar hauela.

-Ez!! Ez diat joan nahi, lagundu iezadak mesedez.

-Nik zertarako lagundu behar dinat? Hik ez badidan laguntzen, nik hiri ere ez dinat lagundu beharrik, odolkiak ordainetan izaten ditun.

- Nik hurrengoan lagunduko diat. Hik orain lagundu iezadak mesedez.

Alperrik aritu zitzaion mesedez eskatzen, ez baitzion kasu zipitzik ere egin. Azkenik, hiltegira eraman zuten eta bertan zela, lana egin ez izanaz eta Perikori lagundu ez izanaz  damutu zen Fernanda behi panpoxa.

 


Norbaiti laguntzen ez badiozu berak hurrengoan ez dizu lagunduko.

 

JULEN ZUBILLAGA: Txakurra eta txerria


TXAKURRA  ETA  TXERRIA

Bazen behin  baserri bat oso dotorea eta inguru guztian mendiak zituena. Baserri hartan artzain bat bizi zen bere animaliekin. Artzainak arropa hauek janzteko ohitura zuen:  galtza  panazkoak, alkandora urdin bat eta abarkak. Artzaina oso txintxoa eta jatorra zen eta ez zuen batere lotsarik edozeinekin hitz egiteko. Animali hauek zituen bere baserrian: 100 bat ardi, bi txakur eta txerri bat. Txakurra oso txintxoa eta langilea zen  begi urdinak zituen eta ilea zuria eta beltza,eta argala.Txerria baita ere txintxoa zen baino oso alperra. Txerria berriz potoloa zen eta bere azala beltza eta zuria. Belazea alanbreaz estalia zegoen eta belarra luzeaz zegoen nahiz eta aldapatsua izan.

Artzainak goizero ardiak ateratzen zituen belazera bere txakur Izarrekin. Bere txerria txabola batean edukitzen zuen eta nahi zuenean kanpora ateratzeko moduan belarra jatera. Txerria beti jaten aritzen zen eta txakurra berriz ardiak atera behar bazituen haiek atera eta zainduz. Txakurra edozein lan egiten aritzen zen bitartean, txerria berriz lasai etzanda, beti egonean.

Txakurra nazkatu zen hainbeste lan egiteaz eta eguerdi baten hauxe egin zuen.  Txerriarengana joan zen eta esan zion:

 -Aizu txerritxo ni beti lanean ari naiz eta zu berriz jaten edo lotan zaude egun osoan. Lagunduko al zenidake pixka bat? Eta txerriak hauxe erantzun zion:

 - Aizu txakurtxo hori zure lana da eta artzainak zuri  agindu dizu egiteko.

Orduan txakurrak oso triste alde egin zuen eta txerria parrez algaraka gelditu zen.

Neguko arratsalde hotz batetan artzainak herriko bere lagunei deitzea pentsatu zuen  eta denei gauza bera esan zien: 

-Bihar txerria hiltzea pentsatu diat eta etorriko al hintzake laguntzera?

 Txerriak elkarrizketa entzun zuen eta segituan txakurrari laguntza eskatzera joan zen, esanez:

-Izar lagunduuuuuu. Bihar hil egin behar nautela entzun diot nagusiari lagundu iezaidazu, mesedez!

Txakurrak hauxe erantzun zion oso zakar:

- Orain nahi duzu nik laguntzea , ba ez dizut lagunduko. Zoaz pikutara. Txerriak oso isilik alde egin zuen.

Txakurrak hauxe pentsatu zuen: lehenago lagundu bazenit neuk ere lagunduko nizuke orain.
 

Txerria oso urduri zegoen iluntzean txabolaren barruan, txakurra berriz, berari begira eta txerria halako batean negarrez hasi zen. Txakurra altxa eta txerriarengana abiatu zen.Txakurrak txerriari lagundu nahian proposamena egin zion: -Aizu txerritxo nire ustez aukerarik onena basora basurdeengana joatea duzu? Han bizitzeko aukera izango duzu aldiz hemen geratzen bazara lehenago edo geroago artzainak akabatu egingo zaitu.

Laguntzen ez baduzu gero ez eskatu laguntzarik. Odolkiak ordainetan+



                                                                      EGILEA: Julen Zubillaga 

IORITZ UGARTEMENDIA: otsoa eta azeria

 OTSOA ETA AZERIA


 
Egun batean bazen otso gaizto eta itsusi bat,basoko animali guztiek gorroto handia ziotena eta azerí eder bat basoan bizi zena.Egun batean azeríak janaria aurkitu zuen eta otsoa heldu eta janari guztia lapurtu zion, azeriak otsoari hauxe esan zion.
-Zergatik kendu didazu janaria?
-Basoan dagoen janari guztia nirea duk.Erantzun zion otso gaiztoak.
Azeria basoko animaliei abisatzera joan zen,otsoak basoko animali guztiak elkartuta ikusi zituen eta,otsoa oso asarre jarri zen,animaliek otsoa ikusi eta guztiak lasterka joan ziren eta untxi bat harrapatu eta bokadu batean irentsi zuen.Hurrengo egunean azeria leku babesean jaten ari zela otsoa agertu zen eta azeriak janaria utzi eta lasterka habiatu zen gainerako animaliei abisatzera eta denek esan zien beraiei ere jan ziela janaria otso gaiztoak.Animali guztiak oso aserre zeuden eta otsoari janaria lapurtzea planeatu zuten.Habiatu ziren azeria eta basoko animali guztiak otso gaiztoaren bizi lekura.Otso gaiztoa lo zegoen momentuan artu zioten beraien janaria,otso gaiztoa esnatu eta konturatu zenean janaria falta zitzaiola eta azeriarekin eta gainerako animaliekin asko aserretu zen.Otsoa azeriaren bizilekura joan zen eta azeria jaten ari zen janaria atzean izkutatuta artz eder bat zegoen oso andia zen artza,azeria atakatzera zioan momentuan artza parean jarri eta otso gaiztoa izutu egin zen.
 
Eta otsoa basotik joan zen betiko,handik urte batzutara basora itzuli eta ez zegoen iñor eta han bakarrik gelditu zen.
 
 
                          Ioritz Ugartemendia